XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Teknika: kontzeptuen mapak

Kontzeptuen mapak eskemak dira eta gai jakin bati buruzko ezagupenak antolatzeko erabiltzen dira. Adibidez, gizakien ugaltze aparatuari buruzko kontzeptuen mapan emakumearen eta gizonaren ugaltze aparatuak desberdintzen dira eta aparatu bakoitzaren organoen izenak idazten dira.

Eskema hauetan obaloak ala laukizuzenak marrazten dira eta bertan kontzeptuak idazten dira. Kontzeptuen mapetan marrak ere egiten dira kontzeptu desberdinak elkartzeko eta lotzeko.

3. Nola egin giza gorputzaren antolaketari buruzko kontzeptuen mapa

Osatu kontzeptuen mapa beheko hitz hauekin: Ehunak; Organoak; Aparatuak; Liseriketa aparatua; Urdaila; Muskulu ehuna; Muskulu sistema; Hezurrak; Iraizketa aparatua; Hezur sistema; Muskuluak; Zirkulazio aparatua; Sistemak

GIZA GORPUTZA HAUEZ OSATURIK DAGO: Zelulaz; Zelulak honela sailkatzen dira: adibidez; HEZUR EHUNA; adibidez; BIHOTZA; adibidez; UGALTZE APARATUA